Koadro donazioa Altsasuko Udalari

Guaixe 2018ko mar. 31a, 11:07

Mihise gainean teknika mistoaz margotutako momotxorro bat (2x1 metro). Horixe eman dio Francisco Javier Gonzalez Gonzalezek Altsasuko Udalari. Margolari iruindarra hiriburuko Alfredo Sada elkarteko kide da, artean interesa duten pertsonen topaleku eta lantoki izan nahi duena. Gonzalezek Altsasuko Udalari emandako koadroa 2010ean margotu zuen eta hainbat erakusketetan ikusgai izan da, besteak beste Greziako mitologiari buruz Iruñeko gotorlekuan egindako erakusketa.

Koadroa Gonzalezen eskuetatik Javier Ollo Martinez alkateak eta Pedro Jimenez Elvira kultura zinegotziak egindako lana aitortu eta esker onez jaso zuten koadroa. “Altsasuko inauteriak Nafarroan eta kanpoan hartu duen garrantziaren adierazlea da”.