Altsasuk 3 puntu ekarri zituen Iruñatik

Guaixe 2018ko api. 9a, 14:10

Erregional maila. Igoera fasea. 11. jardunaldia: Universidad de Navarra 0 – Altsasu 1

Erregional mailako igoera fasean Universidad de Navarraren kontra aritu zen Altsasu. Unibertsitate pribatukoek dominatu zuten partida hasieran; indartsu hasi ziren, baina gutxinaka hustu egin ziren. Bigarren zatian aukera nabarmenak izan zituzten etxekoek, baina ez zuten asmatu. Aldiz, Altsasuk izan zuen aukera ia bakarrenean gola sartzea lortu zuen, Josebari esker. Hortaz, hiru puntuak etxera ekarri zituzten gorritxoek.

Sailkapen orokorrean Pamplona B da liderra (24 puntu). Altsasu bosgarrena da (13 puntu). Asteburuan 12 puntu dituen Lezkairu taldea hartuko du Altsasuk Dantzalekun.