Elikagai alerta bertan behera utzi dute

Guaixe 2018ko api. 9a, 20:12

Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako agentziak (AECOSAN) bertan behera utzi du Katealde enpresak ekoiztutako pate batean Listeria agertu izanaren alerta. Produktuetan bakteria ez dela ageri jaso dute Euskal Autonomia Erkidegoak zein Nafarroako osasun agintariek egindako kontrol analisien emaitzek

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) osasun agintariek Altsasuko Katealde enpresaren foie-moussaren lote baten Listeriaren maila altuak atzeman ondoren, Kontsumoaren, Elikagaien, Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak, AECOSANek elikagaien alerta bat zabaldu zuen martxoaren 7an. EAEko eta Nafarroako osasun agintariek alertaren jarraipena egin dute eta ezarritako kudeaketari segituz, produktuaren eta susmagarria suertatu zen loteari analisi berriak egin dizkiote; horien emaitza Listeria monocytogenes-en gabezia izan da. Enpresak egindako autokontrol analisiek ere emaitza bera izan dute.

Zabaldutako informazioaren gainean Elikagaien Alerta Sareak (SCIRI) ezarritako gestio prozedurari jarraiki, AECOSANek alerta bertan behera utzi du eta hala jakinarazi du weguneko ohar honen bitartez.