Udalak zortzi langabetu kontratatuko ditu

Guaixe 2018ko api. 10a, 12:27

Nafar Lansareren diru-laguntza baliatuz, Altsasuko Udalak zortzi langabetu kontratatuko ditu honako lanpostuak betetzeko: kisusgil edo igeltserotzako ofiziala (bi lanpostu), zurgintzako ofiziala (lanpostu bat), margogintzako ofiziala (lanpostu bat), basozaintzako ofiziala (lanpostu bat) eta peoia (3 lanpostu). Aukeratutako pertsonei lanaldi osoko urte erdirako kontratua eginen zaie. Aukeraketan parte hartu nahi dutenek Altsasuko enplegu bulegoan izena eman beharko dute apirilaren 20a baino lehen.

Kontratatutako zortzi pertsona horiek, besteak beste, honako lanak egin beharko dituzte: Pilotajaukuko udal biltegiaren fatxada konpontzea, kaleetan eta industrialdeetan sasiak kentzea eta garbiketa, hiri-altzarien konponketa, bide-seinaleztapena konpontzea, Dantzaleku kirol gunean konponketak, kale eta udal eraikinen garbiketa indartzea, Usolarraingo aisialdi gunea konpondu eta garbitzea, herriko berdeguneetako hesiturak konpontzea, Txunkai auzoko bidean dagoen baranda konpondu eta margotzea eta Zelandi eskola publikoko aterpe nagusia margotzea.