Kataluniari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa

Guaixe 2018ko api. 11a, 15:40

Aurretik egindako kontzentrazio bat.

Espainiako Auzitegi Nazionalak Kataluniako CDR edo errepublikaren defentsarako batzordeen kontrako operazioa abiarazi zuen atzo eta zazpi pertsona atxilotu zituzten. Horren kontra protesta egiteko Askapena erakunde internazionalistak kontzentrazioa deitu du Altsasuko udaletxe parean gaur, 19:00etan.