Errepublika Eguna gogoan, ekitaldia bihar Altsasun

Guaixe 2018ko api. 13a, 10:20

Larunbatean, 12:00etan, Altsasuko langile errepublikarren oroigarrian.

Larunbata apirilaren 14a da, 1931n Estatu Espainiarrean II. Errepublika aldarrikatu zen eguna. Data berezi hori gogoan, Ezker Batuak ekitaldia eginen du eguerdian Altsasun, udaletxearen aurrean dagoen Soldadu Langile Batailoietan ibili zirenen omenezko oroigarrian. Bertan, manifestua irakurriko da, lore eskaintza eginen da eta kantu eta musika errepublikarrak entzuteko aukera izango dute bildutakoek, Errepublikako banderak presente direla.