Altsasuko auziko datuak

Guaixe 2018ko api. 13a, 13:44

4
Liskarraren ondorioz ospitaletik pasa zirenak, bi guardia civil eta haien bikoteak.

2
Liskarraren ondorioz atxilotutakoak egunean bertan.

4
Coviteko kideak polizia-muntaia salatzeko manifestazioa baino lehen agertu zirenak.

2
Txosten, Foruzaingoarena eta Guardia Civilarenak, ez zuten ez lintxamendurik ez jipoi antolaturik ikusi.

2
Auzipetuak Iruñeko epailearen aurrean borondatez aurkezten saiatu ziren aldiak. Bat, hirutan.

3
Epaitegitan izan da auzia: Iruñeko instrukziokoa, Auzitegi Nazionala eta Lurralde Auzitegia

1
Jasotako heriotza-mehatxuak, alkateari egina.

1
Liskarra hasi zen tabernan egindako pintaketak.

8
Ausiki operazioan azaroaren 14ean egindako atxiloketak. Beste bi hurrengo egunean aurkeztuko ziren auzitegian.

7
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaitegiak agindutako espetxeratzeak. Hiruk preso segitzen dute.

10
Auzipetu daude, bi adin txikiko.

1.500
Pertsona prentsa aurrea agertu ziren #Altsasu leloa zuen manifestazioa deitzera.

20.000
#Altsasu manifestazioak bildu zituen pertsonak.

15
Hilabetero 14. egunean egindako mobilizazio bereziak.

4
Hego Euskal Herriko hiriburuetan festetan egindako kontzentrazioak.

3
Gurasoen ordezkaritza izan diren parlamentuak: Nafarroakoa, Espainiakoa eta Europakoa.

7
Gastronomia elkarte elkartasun bazkaritan bete zirenak.

30
Eskualdeetan plataformak 2017ko udaberrian eman zituen hitzaldiak.

3
Espetxera egindako martxak.

1
Espetxera joan-etorrietan senideek izandako istripu kopurua.

375
Zortzi auzipetuendako fiskaltzak egindako zigor eskaerak.

4
Udalak onartutako adierazpenak.

83
Kontzentrazio egin dira Altsasun gutxienez.

7
Altsasun egindako manifestazioak.

3
Ideiak biltzeko egin diren asanbladak.

6
Auziaren berri Nafarroan barna zabaltzeko egindako birak izan zituen etapak.

49
Nafarroako Bira sustatu zuten Altsasuko elkarteak eta taldeak.

89.496
Sinadura baino gehiago jaso ditu auzipetuen gurasoek plazaratutako manifestua.

21
Manifestazioarekin bat egin duten udalak, momentuz.

515
Auzipetutako hiru gaztek espetxean gaur daramatzaten egunak.

271.100
Preso daudenen eta egon direnen hurbilekoek kartzelara joan etorrietan egindako kilometroak.

63.900
Kartzeletara egindako joan-etorrietan gastatutako euroak.