Lezkairuk punturik gabe utzi zuen Altsasu

Guaixe 2018ko api. 16a, 15:24

Erregional maila. Igoera fasea. 12. jardunaldia: Altsasu 0 – Lezkairu 2

Altsasuk Lezkairu hartu zuen Dantzalekun. Ez zen partida ona izan, altsasuarrendako bereziki. Bisitariek ideiak argiagoak izan zituzten; aldiz, etxekoek akats ugari egin zituzten, eta akats horiek ezin hobeto aprobetxatu zituen Lezkairuk. Horrela, akats horietako batengatik Altsasuk penalti argia egin zuen, arbitroak Lara altsasuarra aldageletara bidali zuen eta Lezkairu markagailuan aurreratu egin zen. Altsasu berdintzen saiatu zen, baina kontraeraso bati esker Lezkairuk bigarren gola sartu zuen eta horrela despeditu zen partida.

Sailkapenean Itaroa Huarte B da liderra (26 puntu) eta Altsasu zazpigarrena da (13 puntu). Asteburuan hain zuzen ere Itaroa Huarte liderraren kontra ariko da Altsasu, Uharte Iruñean.