Altsasuko Udalak Dantzalekuko taberna-jatetxea eta kirol-guneko eta Usolarraingo mantenua eta garbiketa emateko deialdia egin du. Lizitazio aurrekontua 31.200 eurotakoa (BEZ kanpo) da. Urte baterako kontratua da, beste hiruz luzatu daitekeena. Interesatuek euren proposamenak hilaren 30era arte aurkeztu ditzakete Atabo enpresa publikoaren erregistroan.
Kudeaketaz arduratzen den pertsonari Atabo enpresak 2.600 euro (BEZ gabe) emanen dio urtero. Diru hori taberna-jatetxea, futbol zelaia, harmaila, aldagelak, atletismo pista, udako hiru igerilekuak, komunak, aldagelak, aisialdi gunea eta Usolarrain mantentzeagatik.