Beilatokiaren irekiera salatzeko kontzentrazioa egin dute

Guaixe 2018ko api. 20a, 13:34

Gaur mustuko da Altsasuko Izarra beilatokia, Altsasuko Alde Zaharreko Gurutze Saindua kalean. Inguruko hainbat auzotarrek atzera ere bilkura egin zuten, beilatokiaren kokapena herri erdi-erdian egotearekin ez baitaude ados.

Auzotarrek diotenez, “Sakanarendako zerbitzu on bat dela pentsatzen segitzen dugu, baina kokapena ez da egokia”. Bizilagun hauek iaz hasi ziren mobilizatzen, eta ibarreko jendarteari beilatokia toki egokian jartzeko helburua lortzeko “inplikazioa eta babesa” eskatu zioten. Aldi berean, “gure arazo berak sufritzen ari diren etxarriarrei elkartasuna” adierazi zieten.