Alegrerendako publikoaren saria

Guaixe 2018ko api. 24a, 09:41

32. Nafarroako bertsolari gazteen txapelketa Xabat Illarregi leitzarrak irabazi zuen pasa den ostiralean. Buruz burukoan, harekin Ekhiñe Zapiain beratarra izan zen. Eta biek ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko txapelketan garagarrilaren 9an, Saran. Bestetik, Ekain Alegre altsasuarrak entzuleen saria eskuratu zuen. Harekin publikoak Alegrek txapelketan zehar izandako jarrera, ahalegina, umorea eta bestelako baloreak eskertu zituen.

11 izan ziren ostiralean Iruñeko Maravillas gaztetxeko aretoan parte hartu zutenak. Lehen fasean egindako lana baloratu eta lauk egin zuten aurrera, aipatu hiruak eta Uxue Mesa. Egin beharrkeo ariketen ondoren, bai bera bai Alegre buruz burukotik kanpo gelditu ziren. Altsasuarra beteta zegoen gaztetxeko publikoaren aitortzarekin bueltatu zen etxera.