Altsasuk puntu bat ekarri zuen Huarte Iruñetik

Guaixe 2018ko api. 24a, 11:07

Erregional maila. Igoera fasea. 13. jardunaldia: Itaroa Huarte 0 – Altsasu 0

Uharte Iruñean jokatutako partidan Itaroa Huartek dominatu zuen, baina uhartearrak gola sartzeko ez ziren kapazak izan. Altsasuk erasoei aurre egiten jakin izan zuen eta husnako berdinketarekin bukatu zen lehia. Horrela, puntu garrantzitsu bat ekarri zuen Altsasuk.

Sailkapenean Burlades da liderra (27 puntu), Pamplona B eta Itaroa Huarte B taldeekin puntutara berdinduta. Altsasu seigarrena da, 14 punturekin. Hurrengo asteburuan Altsasuk Burladés liderra hartuko du Dantzalekun.