Altsasuko CBASK, berriro lider

Guaixe 2018ko api. 26a, 10:35

Gizonezkoen Senior I. Maila Autonomikoko lidergoa berreskuratu du Altsasuko taldeak asteburuko garaipenari esker

Nafarroako Gizonezkoen Senior I. Maila Autonomikoan 24. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuko CBASK taldeak Escaleras Aguerri hartu zuen Zelandi kiroldegian eta garaipen potoloa lortu zuen, 78 eta 45. Garaipena lortzearekin bat, ligako lidergoa berreskuratu zuen CBASK-ek (41+10). Bigarrena Liceo Monjardin da (39 -2). Asteburuan hain zuzen ere sailkapeneko lehen bi taldeek lidergoa izango dute jokoan. Liceo Monjardinen kontra ariko da CBASK aipatu Lizeoan, Iruñean, larunbatean, 18:00etan.