Altsasuk ezin izan zuen Burlades menpean hartu

Guaixe 2018ko api. 30a, 12:45

Erregional maila. Igoera fasea. Altsasu 1 – Burlades 2

Dantzalekun partida ona jokatu zuten erregional mailako igoera fasean murgilduta dauden Altsasuk eta Burladesek. Burladesek estrategiazko jokaldi bati esker aurreratu ziren, baina Altsasuk berdintzea lortu zuen, Javik sartutako penalti bati esker. Atsedenaldia baino lehen, eta zorigaiztoko jokaldi batean, korner baten jaurtiketa eta gero baloiak Altsasuko jokalari bati jo eta baloia ate barrura sartu zen, Burladesen aldeko gola. Bigarren zatian Altsasu saiatu zen eta partida berdintzear egon zen, hainbat gol aukera izan baitzituzten, baina langaren kontra joan ziren euren jaurtiketak. Horrela, garaipen garrantzitsua lortu zuen Burladesek igoerari begira; aldiz, Altsasu apenas aukerarik gabe geratu da.

Izan ere, Burladesek jarraitzen du  lider, 30 punturekin. Altsasu zazpigarrena da, 14 punturekin. Asteburuan 15 punturekin sailkapenean seigarrena den Iruntxikiren kontra ariko da Altsasu.