Nafarroako Gizonezkoen Senior I. Maila Autonomikoko ligako 25. jardunaldia jokatu zen asteburuan, azken aurrekoa. Sailkapeneko goiko postuetako bi taldek elkarren kontra jokatu zuten Zelandin. Bertan, Monjardin F taldeari 62 eta 70 irabazi zion CBASK Altsasu taldeak. Horrela, CBASKek Nafarroako Gizonezkoen Senior I. Maila Autonomikoko lidergoa berreskuratu du (45 + 12), Eguesibarren (40-1) eta Liceo Monjardinen (40-3) taldeen aurretik.
Asteburu honetan despedituko da liga. CBASK liderrak bigarrena den Eguesibar hartuko du larunbatean Altsasun, Zelandin, 16:45ean. Ea txapelketa lider despeditzen duten altsasuarrek.