Sakanako Futbol Topaketei agur

Guaixe 2018ko mai. 4a, 09:27

Igandean, 9:00etatik aurrera, benjaminen eta kimuen Sakanako Futbol Topaketei agur esango zaie

Igandean Sakanako Futbol Topaketen azken jardunaldia jokatuko da Altsasuko Dantzalekun. Zehazki, benjaminen mailako 10. jardunaldia eta kimuen mailako 15. jardunaldia jokatuko dira, goizeko 9:00etatik aurrera.

Auzatea
Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, txikienei futbol txapelketa batean aritzea ahalbideratzeko. Ez da lehiakortasuna sustatu nahi eta horregatik ez da sailkapenik egiten. Azken jardunaldia denez, bukaeran auzatea izanen da.

Sakanako Futbol Topaketak
Igandean, Dantzalekun
Kimuak
9:00    Kaixo – Tipi Tapa
10:00    Sutegi – Lagun Artea
10:00    Urdiain – Etxarri Aranatz

Benjaminak
11:00    Sutegi – Altsasu 1
11:00    Etxarri Aranatz – Altsasu 2
12:00    Betelu – Altsasu 3
12:00    Aralar Mendi – Lagun Artea