Maiatzarekin, Alde Zaharra festetan

Guaixe 2018ko mai. 4a, 12:55

Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako Alde Zaharreko Euskal Festak ospatuko dira asteburuan. Igandean herriko plazan hogeita bat artisau postu ikusteko aukera izanen da, Artisau Azokan.

Maiatzaren lehenengo asteburua agendan markatuta izan ohi dute altsasuarrek: Alde Zaharreko Euskal Festak dira. Festak ospatzeko jai egitarau osatua prestatu dute Altsasuko Gazte Asanbladak eta udalak. Festaren muina gaur eta bihar izanen dira, baina gazteek aurretik ekimenak egin dituzte.
Igandean artisauek hartuko dute plaza. Artisau Azoka industrializazioak estalitako garai bateko lanak eta ogibideak gogorarazteko sortu zuten duela hogeita sei urte. Plazan hogeita artisau postu izanen dira ikusgai. Musika eskaintza handia izanen da asteburuan zehar: besteak beste, Memoriari kontzertua eta Haize Berriak bandaren emanaldia Iortian.

Artisauak
Lentzeria eta ehoziri udal tailerrak; Patxi Amillano gaztagilea; Itziar Nazabal oihalean margoa; Mikel Zalba eta Aritz Agorreta koilaragileak; Juan Manuel Herrero buruhandien tailerra; Agustin Lopez de Zubiria erratz egilea; zura lantzeko eskola; Alejandro Rellan makila egilea; Carmelo Llena pilotagilea; Pedro Carrascon aulkigilea; Asier Crespo larru lanketa; Iñaki Villanueva zurgina; Samuel Martiartu upelgilea; Cañamares anaiak zurginak; Ramon Paniagua momotxorroak; Patxi Beramendi sua; Pedro A Lazkoz Marin hargina; Jose Mari Olmos zurgina; Rodolfo Rivero uztarrigilea; Lola Altolagirre alfonbrak; Ion Dufurrenea kaiku egilea; Carmelo Llena pilotaegilea; Fermin Dufur share;, eta Beatriz Unzuetagoienetxe saskigilea.

Talogileak: Maite Ieregi, Arantza Asubarrena, Maria Teresa Navarrete, Maria Pilar Larrea, Belen Rubio, Idoia Ganuza, Tiscar Duran eta Maria Jose Elizalde.

Egitaraua
Ostirala, 4
17:00 Haurren txokoa, Foru plazan.
18:00 Txokolatada.
20:30 Pilota Goxua txapelketa eta pintxopotea, frontoian.
22:30 Luntxa eta kontzertuak: No konforme eta Tinko, Gaztetxean.

Larunbata, 5
11:30 Hamaiketakoa, plazan.
12:00 eLe festa eta Mintzodromoa, plazan.
12:30 Erraldoi eta buruhandiak, Intxostiapuntatik.
13:30 Erronka, Foru plazan.
14:30 Herri bazkaria, plazan edo Zelandiko frontoian.
18:00 Elektrotxuflakin kalejira.
18:00-21:00 Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanen erakusketa, Gure Etxean.
20:00-22:00 Gauargi taldea, plazan.
22:00 Erromeria, Gaztetxean: Urrats eta Elektrotxufla.
24:00-02:30 Gauargi taldea, plazan.

Igandea, 6
09:00 Dianak Zangitu fanfarrearekin, alde zaharrean.
10:30-14:30 Artisau azoka eta taloak, plazan.
11:00-14:00 Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanen erakusketa, Gure Etxean.
13:30 Bildots zozketa.
17:30 Ludoteka eta Gazte-txokoa plazara!
18:00 Haize Berriak bandaren kontzertua, Iortia kultur gunean.