Maiatzaren 3tik eta irailaren 14ra arte Altsasuko elizako ezkila-dorretik eguerdiro errepikatuko den ezkilen errepika hasi zen. Asier Beramendi, Jesus Bengoetxea, Angel Aldasoro, Jesus Irisarri, Jesus Jimenez eta Enrique Zelaia izan ziren ezkilak jotzeko arduradunak. Denak beteranoak dira. Izpiritu gaiztoak alde egiteko "konjurua" omen da.