Asteburuan erregional mailako igoera faseko 15. jardunaldia jokatu zen. Beriainen, Iruntxiki taldeak hasieratik kontrolatu zuen partida; makina bat eraso egin zituzten, baina Altsasuk ongi eutsi zuen. Atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi ziren, baina bigarren zatian gauzak zeharo aldatu ziren, Iruntxikik hiru gol sartu zituelako.
Sailkapenean Burlades B da liderra (33 puntu), Itaroa Huarterekin puntura berdinduta, eta Pamplona B hirugarrena (30 puntu). Altsasu zazpigarrena da (14 puntu), zortzigarrena den Universidad de Navarra taldearekin puntutara berdinduta. Eta hain zuzen ere Dantzalekuk bi talde hauen arteko partida hartuko du asteburuan.