Lanbide Heziketako matrikulazioak berritasuna euskaraz dakar Sakanara

Guaixe 2018ko mai. 8a, 09:20

Lanbide Heziketakio institutua.

Sakana LH institutua ezagutu nahi duenak gaur eginen den ate irekien jardunaldia baliatu dezake. 11:00etatik 20:00etara ikastetxea ezagutzeko aukera izanen du edozeinek.

Heldu den ikasturtean Lanbide Heziketa ikasi nahi dutenek aurrematrikulazioa egiteko epea zabalik dute, atzotik ostiralera. Altsasun dagoen Sakana Lanbide Heziketa institutuak ikasturte berrirako bere eskaintza zabaldu egin du. Gainera, euskaraz. Izan ere, Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzea zikloa ikasteko aukera izanen da Altsasuko ikastetxean.

Horrekin batera, Sakana Lanbide Heziketa institutuan honako ikasketak egin daitezke: Merkataritza Zerbitzuetako Oinarrizko Lanbide heziketa ematen da, batetik. Erdi mailako honako ikasketak eskaintzen ditu: soldadura eta galdaragintza, mantentze-lan elektromekanikoa eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzea. Bestetik, honako Goi mailako zikloak eskaintzen ditu: fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa eta industria-mekatronika. Eskaintza erregimen bereziko bi kirol ikasketekin osatzen da: mendi ertaineko gida eta eskaladakoa.

Goi eta Erdi mailako zikloetan izena emateko epea aste honetan da eta Oinarrizko Lanbide Heziketan, berriz, maiatzaren 28tik garagarrilaren 1era. Bi kasuetan ikasleek, gehienez, 6 aukera egin ahal izanen dituzte. Kirol Ikasketen izen-ematea, bestalde, maiatzaren 2tik 11ra izanen da. Hezkuntza departamentuaren webgunean kontsultatu ahalko da lanbide heziketako eskaintza osoa.