Maiatza hasierako ospakizunak

Guaixe 2018ko mai. 8a, 15:15

Altsasuko Foru plaza artisauen lanaren erakusleiho bihurtu zen igande goizean. 50 bat artisauk euren trebezia jendaurrean azaldu zuten eta ikusleek zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Ikusleek taloak dastatzeko aukera izan zuten ere. Azoka despedituta guztiek elkarrekin bazkaldu zuten, 26. artisau azoka despeditzeko. Arratsaldez ludoteka eta gazte txokoan plazan izan ziren eta kultur gunean, berriz, Haize Berriak bandaren eta Ekhine Lumbreras Fernandez de Arroiabe zeharkako txirula-jolearen emanaldia izan zen. Horrela despeditu zen egitaraua. Altsasuko Gazte Asanbladak Alde Zaharreko Euskal Festa 18. aldiz antolatu zuen, ostiralean abiarazi zuen egitarauarekin. Larunbat goizean erraldoien konpartsa gaitariez lagunduta kalejiran ibili zen. Gero, 275 bat pertsona elkartu ziren herri bazkarian eta haien festa girora elkartu ziren elektrotxarangarekin eta dantzaldian ibili zirenak.