Konpost banaketa festa

Guaixe 2018ko mai. 9a, 18:19

Otadiko auzo-konpostagailura hainbat altsasuar hurbildu ziren larunbat goizean. Konpost festako parte-hartzaileek etxerako eta baratzerako luarra eraman zuten. Sakanako Mankomunitatetik altsasuarrak materia organikoa gaika banatzeko deialdia egin zien. Auto- eta auzo-konposta  edo 5. edukiontzia erabil dezakete horretarako. Informazioa 900 730 450 doako telefonoan jaso daiteke.