Gazteek lehen sorospenak nola egin ikasteko aukera dute

Guaixe 2018ko mai. 9a, 10:00

DYAko kideek emanen dute ikastaroa

Intxostiapunta gazte guneak lehen sorospen ikastaroa hartuko du hilaren 19an, larunbatean, 17:00etatik 20:00etara. Nafarroako DYAko kideek emanen dute ikastaroa eta gazteek larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu behar duten ikasteko aukera izanen dute. Gehienez ere 15 pertsonarendako tokia izanen da.

Lehen sorospen ikastaroan izena eman nahi dutenek igandera arteko epea dute. Horretarako gazte gunetik pasa daitezke, hara hots egin (948 564 785 edo 608 617 778), whatsapp bidez harremanetan jarri edo intxostiapunta@altsasu.net e-postara idatzi behar da. 6 euro balio du.