Altsasuko kadeteak mailaz igo dira

Guaixe 2018ko mai. 9a, 12:48

Kadeteen I. Mailan jokatuko dute hurrengo denboraldian

Kadeteen 2. mailan jokatzen du Altsasuk. Denboraldi bikaina egin ondoren, igoera faserako sailkatu ziren altsasuarrak. Igoera faseko asteburuko partidan, Mendillorriren kontra, 4 eta 2 irabazi zuen Altsasuk. Sailkapenean Altsasu da liderra (13 puntu), bigarrena den Baztan (7 puntu) taldearen aurretik. Gauzak horrela, eta jardunaldi baten faltan, altsasuarrak mailaz igo dira matematikoki eta datorren denboraldian, 2018/2019 denboraldian, kadeteen I. Mailan jokatuko dute.

Asteburu honetan igoera faseko azken partida jokatuko du Altsasuk Baztanen kontra, larunbatean, 17:30ean, Giltxaurdin.