23. Altsasu BTT Zeharkaldirako inskripzioak zabalik

Guaixe 2018ko mai. 9a, 15:07

Ekainaren 10ean jokatuko da BTT zeharkaldi ezaguna. Bi distantzia daude aukeran eta izena ematea zabalik dago www.barrankatt.com web gunean

Barranka Txirrindulari Taldeak antolatuta, ekainaren 10ean jokatuko da 23. Altsasu BTT Zeharkaldia proba ez lehiakorra. BTT proba oso ezaguna eta beteranoa, mendi txirrindulari askok egutegian gorriz markatuta dute.

Txirrindulariek bi ibilbideren artean aukeratu beharko dute: Ibilbide Luzea (52 km) eta Ibilbide Motza (39 km). Ibilbideen perfila eta informazio guztia www.barrankatt.com web gunean kontsultatu daiteke eta aipatu web gunean ere eman daiteke izena. Federatuek 18 euro ordaindu beharko dituzte, federatu gabekoek 22 euro, Barranka klubeko bazkide federatuek 8 euro eta Barranka klubeko bazkide federatu gabekoek 12 euro.