Klinika zen protagonista

Guaixe 2018ko maiatzaren 10a

Argazkia: Erkudengo Ama abesbatza

Erkudengo Ama Abesbatzak kontzertu berezia eskaini zuen larunbatean Maria Espadak, Maria Villanuevak eta Ariadna laukoteak lagunduta, izan ere, Josefina Arregi klinika laguntzeko kontzertua zen.

Iortia Kultur guneko sala bete zen kontzertu solidarioa ikusteko. Abesbatza esperientziarekin "oso pozik" agertu da, bereziki, "klinika protagonista" izan zelako.