Maisuenea gaztetxearen urteurren ospakizuna

Guaixe 2018ko maiatzaren 11

Maisuenea gaztetxea.

Olatzagutiko Gazte Asanbladak gaztetxearen 23. urtebetetzea ospatzeko egitaraua prestatu du biharko. Eguerditik aurrera eta ordu txikiak arte iraunen duten parrandarako aitzakia ederrak daude programan. 12:30ean piztuko dute festa hasierako etxajua eta hura lehertu ondoren triki-poteoari ekinen diote. 15:30ean eseriko dira bazkaltzera. Postrearekin batera Saats Karasatorre eta Joanes Illarregi bertsolarien txanda izanen da. Biek bazterrak ederki zirikatu ondoren, poteo latzari ekinen diote gazteek. Ospakizuna despeditzeko, 23:30etik aurrera El Sonido de la Metralla, Nafarroa 1512 eta Txapel Punk taldeen kontzertuak izanen dira gaztetxean.