Artea Oinez erakusketa mustuko dute gaur arratsaldean Altsasun

Guaixe 2018ko mai. 11a, 11:00
Artea Oinez erakusketa Iruñeko Kondestable jauregian.

Nafarroa Oinezen egitarauaren barruan Arte Oinez erakusketa mustuko dute gaur, 19:00etan, Altsasuko Iortia Kultur guneko erakusketa gelan. 74 artistaren estilo eta teknika anitzeko lanak ikusteko aukera dago erakusketan. Dora Salazar altsasuarra da aurtengo artista omendua.

Artea Oinez erakusketa garagarrilaren 2ra arte izanen da ikusgai Iortia Kultur gunean. Hainbat hizkuntza eta teknika biltzen ditu erakusketak: eskulturak, argazkiak, pinturak eta grabatuak, baita teknika mistoetan egindako lanak ere. Guztira, 74 artisten lanak izanen dira ikusgai Iortiako Kultur guneko erakusketa gelan. Aurtengo Artea Oinezen artista sakandarren presentzia handia da, izan ere, hamasei artista sakandarren lanak daude ikusgai. Haietako hamabi emakumeak dira.
Dora Salazar altsasuarra da Artea Oinezeko artista kuttuna haren lan artistikoaren mailagatik eta ikastolekiko erakutsi duen eskuzabaltasunagatik.