Erregional mailan, igoera gaseko 16. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuk eta Universidad de Navarrak bina berdindu zuten. Sailkapenean, Burlades B da liderra (36 puntu), Itaroa Huarterekin puntutara berdinduta. Altsasu zazpigarrena da (15 puntu). Asteburuan, 27 punturekin sailkapenean laugarrena den Lezkairu izango du aurkari Altsasuk.