Nafarroa Oinez festaren barruan urtero antolatzen den Arte Oinez erakusketa mustu zuten ostiralean Altsasun. Garagarrilaren 2ra arte ikusgai izanen da Iortia kultur gunean. Dora Salazar artista altsasuarra da aurtengo omendua, eta Iñigo Aritza ikastolak "omenaldi maitekorra" eskaini zion.