Tratu txarrengatik gizonezkoa atxilotuta

Guaixe 2018ko mai. 16a, 08:21
Altsasuko Foruzaingoaren polizia-etxea.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, tratu txarrak leporatuta 53 urteko gizonezkoa atxilotu zuten pasa den astean. Erasoa jaso zuen emakumezko baten deia jaso zuten, poliziaren berehalako presentzia eskatu zuena. Foruzainak joan ziren eta gertatutakoaren berri jaso ondoren gizonezkoa atxilotu zuten.

Sexu erasoa edo tratu txarrak sufrituz gero, 112 telefonora hots egin daiteke eta Nafarroako Gobernuak prestatutako protokoloa martxan jartzen da.