Dantzalekuko igerilekuko prezioak zehaztuta

Guaixe 2018ko mai. 16a, 17:30

Udalak Dantzalekuko igerilekuko uda sasoirako txartelen prezioak zehaztu ditu. 3 urtera arteko umeek doan sartzeko aukera izanen dute. 3 eta 15 urte bitartekoen txartelak 35 euroko balio du. 16 eta 65 urtekoena, berriz, 50 eurokoa. Eta, azkenik, 65 urtetik gorakoendako sasoiko txartela 40 eurokoa izanen da. Eguneko txartelen prezioei dagokienez, astegunetan 3 eta 15 urtekoendako 3 eurokoa da, 4,5ekoa 16 eta 65 urte artekoendako eta 3,5ekoa 65 urtetik gorakoendako. Azken hiru prezio horiek 0,5 euroan garestitzen dira larunbata eta igandeetan.

Bestalde, 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu du udalak garagarrilaren 11tik 28ra, arratsaldez, Zelandi kirol gunean. Triatloi eskaintza ere izanen da.