Saiatzen denak, lortzen du!!

Guaixe 2018ko mai. 18a, 11:08

CBASK taldeak Guaixeri bidalitako kolaborazioa

Zaila da hitzekin adieraztea asteburu honetan bizi izandakoa Zelandin. Kiroldegia jendez gainezka ikusteak ez dauka preziorik, pentsa, 500 pertsonatik gora bildu izan gara egunero, taldea hegan eramanez ikusle guztien animoei esker.
Hirugarren “Final 4” txapelketa jokatu dute jarraian gure mutilek, eta aurreko bi finalak galdu ostean, oraingoan bai, txapelketa Altsasura ekartzea lortu dute. Urteetan zehar  egindako lanaren isla da mailaz igotzeko txartela lortu izana.
Liga erregularrean partidu bakarra galdu ostean, txapelketa irabazteko hautagai nagusiak ziren eta aurreikuspena bete zuten. Final erdietan C.B Valle de Egues B taldearen aurka 67-50 gailendu ziren eta final handian Oberenaren aurka berdin egin zuten (65-46).
Guzti hau aurrera ateratzea ez zen posible izanen zuen laguntzarik gabe eta banan-banan eskertu nahi dizuegu “Final 4” arrakastatsu hau antolatzen lagundu diguzuen pertsona edo kolektibo orori: saskibaloi eskolako jokalari eta gurasoak, Pedro Hormeño, Javi Herrero, Nagore Diaz, Iñaki Ruiz de Alegria, David Franco, Lur Balda, Altsasukoak Askeko kideak, Irantzu Gonzalez dantza eskola, Altsasuko udala (bertako kirol zerbitzua, kiroldegiko langileak eta Javi Ollo alkatea), Guaixe aldizkaria, Arbizuko Argi-Bidea gazte elkartea eta klubeko kolaboratzaile guztiak; bereziki: Embutidos Artesanos Juan Flores, Portuko okindegia, Katealde Artesanos, Quesos la Vasco Navarra, Hijos de Goikoetxea, Eroski eta Txartel).
Datorren denboraldian erronka polita daukagu aurretik, Nafarroa eta Errioxako ligan lehiatuko baikara. Zoragarria izanen litzateke berriro ere harmailak horrela ikustea, Altsasuko jendeaz gain, Sakana osoko zaleak ere ikusteko aukera izan genuen, argi geratuz saskibaloiak indarra daukala bailaran.

CBASK Altsasu