Hakuna Matata filosofia dantza ikasle txikien bidez

Guaixe 2018ko mai. 18a, 14:47
Irantzu Gonzalez dantza eskolako ikasleak iazko ikuskizuna entseatzen.

 

Rey Leon musikala taularatuko dute Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasle txikiek bihar 17:30ean eta 19:30ean Iortia kultur gunean.

Irantzu Dantza Eskolako ikasleen ikasturte amaierako erakustaldia Rey Leon musikala izanen da. Igandean, maiatzaren 20an, izanen da ikuskizuna, 17:30etan eta 19:30etan. "Haurrei asko gustatzen zaien musikala da, oso espresiboa da eta musika ere oso polita da", azaldu du Irantzu Gonzalezek.

Dantza Eskolako txikienek parte hartuko dute musikalean 4 urtetatik, pre-ballet taldean daudenak, 11 urtera arte. Haur txikiak dira, baina batzuek eskarmentua dute dagoeneko. "Egun hauetan ehuneko ehunean egon behar zara. Entseguak ongi joan dira, baina kontzentrazioa garatua izatea ezinbestekoa da. "Dantzari guztiei garrantzi bera eman behar zaie".

Balleta eta modern jazz estiloetan murgiltzen ari diren ikasleek parte hartuko dute musikalean.
Mary Poppins musikala egin zuten iaz Irantzu Dantza Eskolako ikasle guztiek. Aurten bi taldetan banatu ditu dantzariak: alde batetik, 11 urtera arteko haurrek Rey Leon musikala eginen dute. Pre-ballet, ballet eta modern jazz estiloetako taldeak dira.

Bigarren taldea 11 urtetik gorako ikasleek osatzen dute, eta modern-jazz eta dantza garaikidetako taldeak dira. Zarata ikuskizuna eginen dute garagarrilaren 2an. "Bi ikuskizun egitearen arrazoia da jende asko zegoela, gehiegi zerbait polita egiteko. Antolatzeko oso zaila zen". Hortaz, taldeak banatu zituen: "Gainera, haurrek musika egitea oso polita da". Zarata, aldiz, Gonzalezek sortu duen ikuskizuna da.