Toki izenak pasieran ezagutzen

Guaixe 2018ko mai. 22a, 09:20

Etxarri Aranazko Udalak antolatuta, aurreko udaberrietan bezala, herriko toki izenak ezagutzeko aukera izan da. Jose Luis Erdoziak gidatuta egin zen toponimia ibilaldia larunbat goizean. Hartan zortzi emakumek parte hartu zuten. Telleria zenetik Ustiyerako bidea hartu eta handik Soroberrietako bidetik Utzubar industrialdera atera eta bideberri zaharretik, Eragara eta eskolako bidetik herrira bueltatu ziren. Bi orduko ibilbidean Sooberta, Sooberta txiki, Batalla, Batallako bixkerra, Insuspe, Elordiko txulue, Utzubar txiki, Eragako bixkerra edo Arrosasoroeta moduko toki izenak ezagutzeko aukera izan zuten ibiltariek.