Nafarroa Oinez Bizi bideoklipa grabatu dute

Guaixe 2018ko maiatzaren 22a

Asteburuan hartu dituzte irudiak eta orain muntaketa lanetan dabiltza

Kamera aurrean. Atzean. Edo inguruan. Hala ibili dira asteburuan Iñigo Aritza ikastolako komunitateko ikasleak, gurasoak eta ikasle ohiak. Guztiak aurtengo bideo-kliparen grabazioan aritu dira buru belarri. Kantua eta bideoaren berri izateko itxaron beharko dugu, orain muntaketa lanetan baitaude.