Erregionala: Lezkairuren kontra galdu egin zuen Altsasuk

Guaixe 2018ko mai. 21a, 14:30

Erregional maila. Igoera fasea, 17. jardunaldia: Lezkairu 3 – Altsasu 1

Asteburuan erregional mailako igoera faseko 17. jardunaldia jokatu zen. Lezkairuk Altsasu hartu zuen, eta nahiz eta Altsasuk gogoak jarri eta ongi borrokatu, Lezkairuk lortu zuen garaipena. Lezkairuko Baraibarrek bi gol sartu zituen segidan, baina atsedenaldia baino lehen Floresek Altsasuren aldeko gol bat sartzea lortu zuen. Tamalez, bigarren zatian Morenok Lezkairuren hirugarren gola sartu zuen eta nahiz eta Altsasu saiatu, markagailua ez zen gehiago mugitu.

Sailkapenean Itaroa Huarte dago buruan, 37 punturekin. Burlades (36 puntu) eta Pamplona (33 puntu) taldeak ere igoera postuetan daude. Altsasu zortzigarrena da (15 puntu), igotzeko aukerarik gabe. Asteburuan Itaroa Huarte liderra hartuko dute Dantzalekun.