Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasturte amaierako emanaldia

Guaixe 2018ko mai. 23a, 11:20

Dantzari eta musikari gazteek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi zuten.

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean. Emanaldia Iortia zabalgunean egitekoa zen, baina eguraldiak ez zuen lagundu eta Burunda pilotalekuan egin behar izan zuten. Musika eta Dantza Eskolako ikasleen hurrengo emanaldia Estereotipoak hausten, berdintasunaren aldeko kontzertua izanen da, garagarrilaren 4an, Iortian.