Marta Barquilla: "Studygram ikasleen komunitate bat da"

Erkuden Ruiz Barroso 2018ko mai. 25a, 08:37

Marta Barquilla Barroso altsasuarra mardaba izengoitiarekin ezagunagoa da. Instagram sare sozialean studygram bat dauka.

Studygram-ean ikasten duenaren berri ematen du, eta espezialitate berdina ikasten duen jendearekin harremanetan dago. Ikasketetan laguntzeko sortu dira studygramak. 6.000 jarratzaile baino gehiago ditu Barquillak, eta horrek ikasle komunitatean leku bat eman dio.

1. Zer da studygram bat?

Studygram Instagram sare sozialeko ikasleen komunitate bat da. Opositoreak, unibertsitate ikasleak eta DBHko ikasleak daude, baina hauek gazteegiak dira. Komunitate honek apunteak igotzen ditu, ikasketen inguruko aholkuak... Eta arlo bera ikasten duen jendeak whatsapp taldeak sortzen ditu. Familia bat da. Apunte politak jartzen dira, beste kontu batzuk ikasketa aholkuak eskaintzen dituzte, irakasleek haien gaiei buruz hitz egiten dute, psikologek beste gai batzuei buruz... Bakoitzak berea eskaintzen du.

2. Zergatik hasi zenuen zure kontua?

Neurozientzak adarrekoa naiz ni, gainera, PIR-arako ikasten ari naiz ere. Kontu pertsonal moduan hasi nintzen, baina konturatu nintzen apunteak jartzen nituenean jende asko idazten zidala galdetuz ea zer ikasten nuen, kontatzen zidaten zer ikasten zuten haiek... Orduan, duela bi urte inguru studygram bezala fokuratzea pentsatu nuen. Unibertsitate gauzei buruz hitz egiten dut, ikasketak nola doazen, apunteen argazkiak igotzen ditut... Kasualitatez hasi nintzen. Sare soziala sortu zenean egin nuen nire kontua, eta studygram-arena ez zen existitzen. Baina, esan bezala, konturatu nintzen liburu bat irakurtzen ari nintzela igotzen nuenean jendeak galdetzen zidala zein liburua zen edo apunteak politak zirela esaten zidaten. Oso antolatuta naizela esaten didate.

3. Beraz, ikasten den bitartean egiten dira studygram-ak. Denbora galtzen da?

Bai. Denbora eskaini behar zaio. Ez da bakarrik argazkia ateratzen eta sare sozialean jartzea. Jendeak idazten dizu eta jende horri erantzun behar zaio. Denbora eskaini behar dioizu jendeari gustatzen zaion edukia jartzeko, eta gero jarraitzeko. Niri, esaterako, psikologia ikasten ari den jendeak idazten dit karreran ematen diren medikuntzarekin harremana duten irakasgaiekin laguntza eskatuz. Elkar laguntzen diogu.

4. Nola laguntzen dizu?

Zure egoeran dagoen jendea da, zu bezala dagoena. Zure lagunek normalean ez dute ulertzen ikasten ari zarela eta ezin zarela atera. Plan bat egiten dute eta ezetz esan behar duzu ikasi behar duzulako. Ikasteak denbora eta irmotasuna eskatzen du, eta zu bezalako jendearekin elkartu behar zara. Desesperazio une bat dagoenean eta ezin zarenean zentratu zerbait idazten duzu eta komunitateak laguntza ematen dizu. Euskarri bat da.

5. 6.000 jarraitzaile baino gehiago dituzu. Zein da arrakastaren sekretua?

Nik ez diot jarratzaile kopuruari garrantzia ematen, ez ditut jarratzaileak bilatzen. Nire jarratzaileak ezagutzea gustatzen zait, nor diren jakitea eta asko badituzu ez dakizu nortzuk diren. Baina 20.000 eta 30.000 jarratzaileetako kontuak badira. Gainera, niretzako garrantzitsuena ikasketak dira. Instagram hor dago eta ez dut nahi galtzen den denbora baino gehiago horretan gastatzea. Baina lagunak egin ditut. Marrazkiak igotzen ditut eta orain oso modan dago Bullet Journal delakoa (norberak egiten duen antolatzeko agenda marraztua eta margotua) eta horrek jendea erakartzen du. Gauza politak ikustea gustatzen zaio, apunteen argazkiak eta abar. Blog bat dut, nahiz eta oraintxe gelditua egon, eta jendeari galdetzen diot ea zeri buruz hitz egitea nahi duten. Jendeak erantzuten du. Gainera, sare sozialaren iradokizunetan agertzen zaizkizu interesatzen zaizkizun gaiak eta nire kasuan denak izan ohi dira: opo-zerbait, opo-ezdakitzer...

6. Helbururen bat markatu duzu?

Ez, nahi dudalako egiten dut. Egun batean ez badut argazkia igotzeko gogorik ez dut igotzen, ez badut inorekin hitz egin nahi ez dut hitz egiten. Ikasten nagoenean ordu bat ikasten dut eta etenalditxo txiki bat egiten dut, eta etenaldi horretan Instagramen sartzen naiz, iruzkinak irakurri eta erantzuten ditut... Argazkiak egiteko ere desastre hutsa naiz. Ez naiz argazkiak egiteko jaio. Gauzak ateratzen ditudanean, boligrafoak ateratzen ditut eta argazkia egiten dut, asko prestatu gabe. Nik uste nire argazkiak gustukoak direla kolore asko erabiltzen ditudalako. Gainera, papertegiaren friki bat naiz eta ateratzen diren tontakeri guztiak izan behar ditut.

7. Papertegiaren buruzko sarrerak gustukoak dira ere, beraz?

Bai. Negozio bat bihurtu da eta markek asko saltzen dute. Markek gauzak bidaltzen dituzte. Bestela, batek boligrafo berri bat erosten badu pixka bat berezia dena, guztiok nahi dugu boligrafo hori. Komunitate izugarria bihurtu da. Honi buruz artikulu bat idatzen zuten eta egoempollones izenarekin deitu ziguten. Komunitatea haserretu zen. Egoblogerrekin konparatzen gaituzte, eta, praktikoki berdina da. Arropa erakutsi beharrean boligrafoak erakusten ditugu. Zerbait erosten duzunean erakutsi nahi duzu. Nik uste badagoela jendea gauza erakusteaz bizi dela orain: markek bidaltzen dutena, zozketak egiten...

8. Zenbakiengatik obsesionatu zaitezke?

Obsesioa badago, bai. Mezu pribatuak iristsi zaizkit eskatzen didatena haien kontua gomendatzeko. Baina nik ez dut kontu bat gomendatuko ez bazaitu gustatzen. Kontu bat gomendatzen dudanean benetan zerbat ematen duelako da, neska jatorra delako eta iruzkinei erantzuten duelako. Baina gehien bat DBHko gazteek idazten dute. 13 urteko gazteek. Galdetzen dizute nola lortu dituzun hainbeste jarratzaile eta abar. Haien helburua jarratzaile asko izatea da gauzak doan jasotzeko, txip hori dute buruan. Denbora asko daramagunen artea Instafamily bezala elkar ezagutzen gara eta guretzako laguntzea ematea eta aholkuak elkartrukatzea da helburua. Baina orain dena nahasten ari da. Blogerrek egiten dutena egiten ari dira eta horrela ateratzen dira inbideak eta jendeak negozioa aprobetxatzen du, eta dagoeneko ez dakit asko ikasten duen.

9. Kolaborazioaren bat egin duzu?

Bai, boligrafo marka bat nirekin harremanetan jarri zen zozketa bat egin nezan. Kutxa bat bidali zidaten nire jarratzaileen artean zozketatzeko. Jendeak parte hartu zuen eta ongi egon zen. Eskuz egindako xaboiak egiten dituen enpresa bat harremanetan jarri zen ere, baina nik pentsatu nuen ez zuela zentzurik. Non jarri behar nituen xaboiak, apunteen erdian? Ezetz esan nien.

10. Nola lortzen dira kolaborazioak?

Nire profilean e-posta dago, hortaz, enpresetako harreman publikoko arloak mezu bat bidaltzen dizu eta azaltzen dizu zer eskaintzen dizuen. Harrituta gelditu nintzen, nik ez ditudala jarratzaile gehiegi, eta galdetu zidaten ea zenbat kobratzen nuen. Hainbatetan kolaboratu duen neska batek esan zidan jendeak horrelakoak egiteagatik kobratzen duela. Instagrameko gailurrean daudenak holako gauzekin kobratzen du. Honetaz bizi dira. Beste batek bere produktuak atera ditu: karpetak eta eskuz egiten ditu eta saltzen ditu.

11. Zure jarraitzaile kopuruarekin studygram munduaren barruan ezaguna zara. Herrian ospe honen albisterik badute?

Herriko jendea Instagramen dagoela badakit, baina studygramarekin ez dut inor ezagutzen. Ezta jarraitzen nautenik ere. Ez bazaizu mundu hau interesatzen ez du zentzurik jarraitzea, nire lagunei ez zaie batere interesatzen, esaterako.