Gu gara lehoi erregeak!

Guaixe 2018ko mai. 24a, 15:16
Irantzu Gonzalez dantza eskolako ikasle txikiak. Argazkia: UTZITAKOA.

 Irantzu Gonzalez dantza eskolako dantzari txikiek Rey Leon musikalaren bertsio dantzatua eskaini zuten igandean.

Sarrera guztiak agortu ziren, eta ikusleek 10 bat jarri zioten ikuskizunari. Lehoi erregea, Timon eta Pumba, zebrak eta Afrikako sabanan aurkitu daitezkeen animaliak dantzan jarri zituzten txikiek. 4 eta 11 urte bitarteko haurrek parte hartu zuten ikuskizunean.

Ekainaren 1ean Lakuntzako dantza ikasleek musikalaren bertsioa eginen dute Lakuntzako kultur etxean, 19:30ean.