Altsasuko Mendigoizaleak taldeak gaurko, ostiralerako, argazki proiekzioa antolatu du. Zehazki, aipatu taldeko kide Javier Zelaiak hartutako irudiak dira ikusiko direnak, mendi-paisaje ikusgarriak guztiak. Altsasuko Mendigoizaleen egoitzan izanen da proiekzioa, Erkuden kalean, 20:30ean.
Aipatu taldetik adierazi digutenez, bizpahiru aste berri urteko mendi ibilbideetan hartutako argazkien proiekzioa egingo dute.