Ferial kalean festa

Guaixe 2018ko eka. 1a, 14:31

Hasierako urteetan toldopean bazkaldu zuten. Orain karpak dituzte.

Seigarren aldia izanen da Altsasuko Alde Zaharreko auzotarrek euren festa ospatzera elkartuko direna. Bihar izanen da auzotarren ospakizuna. Ohi dutenez, kaleko askaren ondoan goizetik bazkarirako zikiroa prestatzen hasiko dira. Karpak, mahaiak eta bestelakoak jarri ondoren, 13:00etan, gosaldu eginen dute. Haur eta heldu, mahaira 150 bat pertsona eseriko dira bazkaltzera. Ondoren etorriko dena: musika, kantua, zortzikoa eta bestelakoan, iluntzera arte.