Udaberri Trofeoa Mikel Retegirendako

Guaixe 2018ko eka. 4a, 14:25

Argazkiak: Toño de la Parra.

Burunda klubak Altsasun antolatutako proban Ailetz Lasa laugarrena sailkatu zen eta Josu Etxeberria bosgarrena

Junior mailako tropela igandean Altsasun bildu zen, Burunda Txirrindularitza taldeak antolatutako XXXIII. Udaberri Trofeoan parte hartzeko. 91 km-ko proba zuten txirrindulariak aurretik, eta tartean Altamirako portua hirutan igo behar izan zuten.

Lasterketan ez ziren erasoak falta izan, baina, azkenean, 12 txirrindulariz osatutako taldea batera iritsi zen helmugara eta esprintean erabaki zen XXXIII. Udaberri Trofeoa. Lizarte-Ermitagaña taldeko Mikel Retegi izan zen azkarrena (2:07:26). Sakandarrei dagokienez, Burundako Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasa laugarrena sailkatu zen eta Aralarko Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberria bosgarrena, biak denbora berean. El Caserio Valsay taldeko Jon Gil 20.a sailkatu zen.  Intersport Irabiako txirrindulariak horrela sartu ziren, hurrenez hurren: Javier Mitxaus 22.a, Inhar Astitz 23.a, Iker Cerviño 35.a, Xabier Mauleon 36.a, Beñat Etxezarreta 37.a, Urko Gorriti 38.a eta Imanol Galartza 45.a.
Mendiko proba Arabarrak taldeko Jokin Murgialdaik irabazi zuen eta tartekako helmuga saria Turismo Villanuako Pau Miquelek.