Emakumezkoen Altsasu erregionalak 13. postuan despeditu du denboraldia

Guaixe 2018ko ekainaren 6a

Despeditu da denboraldia talde altsasuarrarendako

Emakumezkoen Altsasu erregional taldearendako ligako azken jardunaldia, 34. jardunaldia, ez zen gozoa izan, Mulierrek 10 eta 0 irabazi baitzion. Hala ere, sailkapenean 18 taldetatik 14. a sailkatu da Altsasu, 26 punturekin. Berriozarrek irabazi du liga, 100 punturekin. Ikaragarrizkoa izan da egin duten denboraldia: 34 partidetatik 33 irabazi dituzte eta bat berdindu; ez dute partidarik galdu Berriozargoek. Datorren mailan 2. mailan ariko dira. Altsasuk emakumezkoen erregionalean jarraituko du.