Erkuden Jin Xin Moreno, brontzezkoa

Guaixe 2018ko eka. 7a, 10:47

Altsasuarrak Nafarroako selekzioarekin parte hartu zuen Espainiako Taekwondo Txapelketan eta brontzezko domina lortu zuen

Erkuden Jin Xin Moreno Muñoz altsasuarra Altsasuko Bargagain Taekwondo klubean trebatzen da. Nafarroako selekzioak konbokatu egin zuen, Espainiako Taekwondo Txapelketan aritzeko, eta maiatzaren 26an Alacanteko Nuncian jokatutako txapelketan brontzezko domina lortu zuen 29 kilo azpiko kategorian. Bigarren urtez jarraian lortu du Erkuden Jin Xin Morenok Espainiako brontzezko domina, bere mailan.