Altsasu institutuko ikasleak Ezkabako memoria ekitaldian

Guaixe 2018ko eka. 7a, 15:43

Ikasleak Ezkabako gotorlekutik abiatu aurretik, hasierako ekitaldian parte hartzen.

Askatasunaren botilak ekimena antolatu zuen Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritzaren bidez. Altsasu Institutuko ikasleek parte hartu zuten ekimenean. Ezkabako gotorlekuan hasi zen. Ezkaban preso eta erailak izan zirenen bi senidek botila baten barruan mezu bat sartu zuten, eta botila hori ikaslez ikasle, erreleboan, Urepelera iritsi da gaur. Nafarroako bigarren hezkuntzako 400 ikaslek parte hartu zuten ekimenean. Sakanako ikasleak asteazkenean parte hartu zuten, eta Olaberaino joan ziren.