Oier Albiztur eta Aitor Beramendi: "Nafarroa Oinez festa irudikatu nahi genuen"

Erkuden Ruiz Barroso 2018ko eka. 8a, 08:38

Oier Albiztur eta Aitor Beramendi Nafarroa Oinezko BIZI kantaren bideokliparen egileak dira. Lan talde baten parte izan dira, baina grabazioaren pisua hartu dute. Hainbat baliabide teknikoekin batera, drone bat erabili zuten aireko planoak hartzeko

1. Kameralari, zuzendari, ekoizle, errealizadore, editore eta abarren lanak egin dituzue. Zergatik zuek?
Nafarroa Oinezeko antolakuntzarako hainbat talde sortu dira. Komunikazioaren taldearen barruan bideoklipa egiteko taldea sortu zen, eta guri esan ziguten. Taldea guk eta beste hiru pertsonak osatzen dugu. Grabazioak egiten gu aritu gara, baina lan taldean gehiago geunden. Kamerarekin aritu ginen ekipoak eta bideoak egiteko geneuzkalako. Zuzendari eta editore lanak egin ditugu, baina ekoizpenean jende asko egon da: Manu, Beñat, Jone eta Asier.

2. Gidoia zuek sortu zenuten?
Gidoia egiteko zoramena izan zen. Bideoklipa egin behar genuela jakin genuenean pentsatu genuen nola bideratuko genuen gaia abestia entzun gabe. Ideia batzuk bagenituen, baina gero kanta entzun genuen eta zerbait aldatu behar izan genuen. Kanta metaforaz osatzen da eta hori irudikatzea oso zaila da; gainera, oso azkarra da eta ezin da ongi irudikatu planoak oso azakarrak direlako. Gero esan ziguten dantza bat zegoela eta agertu behar zela hori ere. Baldintza batzuk zeuden eta horren gainean lan egin behar genuen. Hiru ideia prestatu genituen, hiru ideia horiek batzorde iraunkorretik pasa behar ziren eta bat aukeratu zuten. Azkenean ez zen guztiz gure erabakia. Ideia nagusia zen mota askotako jendea ateratzea, izan ere, aurtengo Nafarroa Oinezek inklusibitatearekin bat egiten du. Beraz, hori iruikatu behar genuen, eta oso zaila da hori irudikatzea erakusleiho bat iruditu gabe. Zaila da. Buelta asko eman genituen. Ez dakit lortu dugun.

3. Zertan inspiratu zarete?
Kantan. Abestia entzun genuenean alaia zela pentsatu genuen eta dantza etorri zitzaigun burura. Nafarroa Oinezen ere pentsatu genuen, eta Oinez festa bat denez festa bat irudikatu behar genuela pentsatu genuen. Hori egiten saiatu gara. Nafarroa Oinezko gune bat irudikatzen. Baina oso zaila da irudikatzeko. Nafarroa Oinez bakarra da eta sortzen den giroa irudikatzea oso zaila da. Normalean Nafarroa Oinezko bideoetan haur asko ikusten dira. Baina festan haurrak ez ezik haien gurasoak egoten dira, gazteak, helduak... Jende guztiarendako dela adierazi nahi du.

4. Erronka bat izan da.
Nafarroa Oinez antolatzea erronka bat da. Gainera, eguraldia txarra ere arazo larria izan da. Lehendabidizko plangintza bi asteburutan grabatzea zen, eta, azkenean, astuburu bakarra izan dugu grabatzeko. Beraz, ediziorako txarra izan da. Edizioa egiterakoan ikusi dugu gauzak falta zirela. Baina erlojuaren kontrakoa izan da. Data baterako egina egon behar zen eta iritsi behar ginen bai ala bai. Oso gogorra izan da, batez ere edizioa egiterakoan ikusi genuelako gauzak falta zirela. Aurretik stroyboardak eginak genituen, baina eguraldiak izorratu zigun eta lehenengo asteburuan euri egin zuenez kameo eta jende askok hurrengo asteburua ezin zuen. Orduan, dena pixka bat kili-kolo geratu da.

5. Aireko planoak ikusten dira. Nola lortu dituzue?
Grabazioa egiteko Canon DSL bat, Go Pro 5 gb, steadycam bat eta dron dj phantom bat erabili genuen. Dronak plano desberdinak hartzen ditu eta jendea zegoela ikusten da. Berrehun bat pertsona inguru zegoen eta kopuru hori irudikatzeko aireko planoak erabiltzen ditugu. Polita gelditzen da.

6. Zer egin behar da drona erabiltzeko?
Dronaren legea oso berezia da. Dronarekin irudiekin dirua irabazten baduzu baimenak behar dituzu, hau da, horrekin etekinak ateratzen badituzu, baimenak behar dituzu eta guztia eguneratua izan behar duzu. Baina kasu honetan guk ez dugu dirua irabazi eta jende guztiarendako bideo bat da. Lan kolektiboa da. Beraz, arazorik ez.

7. Zuen lehenengo bideoklipa da?
Biok batera Altsasuko Gure Esku Dagoren bideoa egin genuen eta Oierrek, besteak beste, Los del Rayo taldearen bideoklipak egin ditu.

8. Bideoklipean berrehun bat pertsonak parte hartu zuten. Nola moldatu zineten hainbeste jenderekin grabatzeko?
Zaila da jakitea zenbat jende behar duzun. Horrelako zerbait egiteko gutxienez bostehun bat behar genuen, eta ikusten da jende gutxi dagoela. Eskatu genuen ahalik eta jende gehien egotea. Gero etortzen dira kexatzen ez direlako ateratzen, baina jende asko ez da ateratzen. 3 minutu dira eta plano oso azkarrak, ezinezkoa da. Musika jartzen genuen eta jendea naturaltasunez aritzea eskatzen genuen. Ez zen zineman bezala plano bat prestatu behar duzula eta jendeari hemen edo han jartzeko eskatu behar diozula. Hemen grabatzen genuen eta gutxi gora behera nahi genuen hartzen genuen. Bestela errepikatzen hasten bazara jendea aspertzen da. Bideko planoak zailagoak izan dira. Ez genekien zenbat jende behar zen ongi irudikatzeko.

9. Zenbat metraje grabatu zenuten?
Kamerarekin, dronarekin eta go proarekin guztira 50 minutu inguru grabatu genituen 3 minutuko bideoa egiteko. Baina plano onak direnak gutxi daude. Piska bat nahasia izan zen. Gainera, intro bat grabatu genuen baina azken momentuan intro hori ez genuen sartu ez zuelako funtzionatzen. Batzuetan aldaketak momentua izan ziren, eta esaten duzu: eta orain zer egiten dut? Momentuan hartu behar duzu erabakia eta egiten duzu. Adibidez, dantzaren planoak hala nola gelditu dira. Baina gauza bat grabatzen ari zarenean ez zara konturatzen eskuineko pertsona egiten ari denaz. Guztia oso erritmo azkarrean doa.

10. Zenbat denboran editatu duzue?
Proiektua otsailean hasi genuen eta maiatzaren 19 eta 20ko asteburuan izan zen grabaketa. Aste eta erdian egin du Oierrek. Gainera, lanaldi etena dut, hortaz, bazkaltzera joaten nintzenean pixka bat egiten nuen eta gero arratsaldean eta gauean. Horrela ibili naiz. Normalean muntaketa bat egiten duzunean hiru eguneko tartea hartzen duzu burua lasaitzeko, duzuna ikusteko... baina ezinezkoa izan da. Ezin izan dugu.

11. Jendeak zer esan du?
Ekainaren 1ean aurkeztu zen bideoa, aurreko ostiralean, eta egun berean berri txarrak jaso genituen Altsasun, eta bideoaren aurkezpena difuminatuta gelditu zen. Normala da. Baina ikusi duen jendeak oso ongi dagoela esaten du. Gu ez gara gustura gelditu, ez gara objektiboak, baina ondo. Hobeto egin daitekeela badakigulako.