Hispanoamerikako “musika aberatsa eta askotarikoa” omenduko du igandean Trasteando taldeak

Guaixe 2018ko eka. 11a, 16:08

Garagarrilaren 17an eginen du Trasteando taldeak Mexico lindo y querida Hispanoamerica kontzertua, 19:30ean, Iortia kultur gunean

Mexikako eta hispanoamerikako “musika ibilaldia” eginen du Trasteando musika taldeak. Garagarrilaren 16an, larunbatean, egitekoa zen kontzertua, baina Altsasu Gurasoak taldeak Iruñean deitutako manifestazioarekin bat egiten zuenez igandera mugitzea erabaki dute. Gaur, garagarrilaren 11a, da sarrera itzuli eta dirua berreskuratu azken eguna.