Euskal Herri burujabea eta bestelako gizarte alternatiboa eraikitzea helburu duten hainbat eragilek azken hilabetean Burujabe hobe kanpaina garatu dute Sakanan barna. Elkarlanean antolatutako jardunaldiak larunbatean despeditu zituzten Altsasun. Euskal errepublika burujabearen alde egunero lan egitera deitu zuten.