Gazte-ekintzetan plaza libreak daude

Guaixe 2018ko eka. 14a, 18:56

Gazteak Intxostiapunta gazte gunean.

Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak jakinarazi duenez, antolatu dituen ekintzetan oraindik plazak libreak daude. Alde batetik, uda-gazte herri-kanpaldian. 12-16 urte bitarteko gazteendako da eta garilaren 9tik 20ra eginen da 10:00etatik 13:00etara. Hainbat ekintzekin gozatzeko aukera izanen dela gaztigatu dute zerbitzutik, esaterako, bukatu bezperan Dantzalekun eginen den kanpaldia. Prezioak errentaren araberakoak dira.  Bestetik, garilaren 10ean, 16:00etatik 19:00etara zaldiz ibiltzeko aukera izanen da. Eta garilaren 24an, berriz, 15:00etatik 20:00etara hondartzara joanen dira. Intxostiapunta gazte gunean argibideak emanen dituzte, 948 564 785 eta 608 617 778 telefonoetara arratsaldez hots eginez.